Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa emateko.
Espainiako Gobernuak euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko instituzioetan hizkuntza ofizialak izateko eskaera erregistratu zuen. Eskaera horri babesa eman diote Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek manifestu batekin. Euskal Herriko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Deusto Unibertsitateak eta Gasteizko Euneiz Unibertsitateak eman diote babesa.
Manifestuko sinatzaileek dokumentua atxikimendu berrientzat irekita dagoela nabarmendu dute, eta "hizkuntza horiek koofizialak diren lurraldeak Espainiako Estatuko biztanleriaren %40 dira, eta hiruren artean 13 milioi hiztun aktibo baino gehiago" dituztela gogorazi dute. EBko "berezko aniztasunarekin" bat egiten duela aitortza azaldu dute, eta unibertsitateek hizkuntza horietan gauzatzen dutela bere jarduera akademikoa eta ekoizpen zientifikoa azpimarratu dute.
EITBk azaldu duenez, Salvador Illak eta Imanol Pradalesek batera idatzi dute eskutitz bat. Gutunean, gogorarazi dute "Espainiako Estatua eleaniztuna dela, eta haren kultura eta hizkuntza aberastasuna ez daudela erabat ordezkatuta Europan". Espainiako Estatuan "Trantsizio" garaian lortutako hizkuntza eskubideen aurrerapenak gogorarazi dituzte eta Europan "gainditu gabeko ikasgaia" dela azaldu dute.
Europar Batasuneko Gai Orokorren Kontseiluak ostiralean hartuko du eskaeraren inguruko erabakia.