Garikoitz Araolaza, blogaria eta Code&Syntax enpresako langilea: "Oso garrantzitsua da nabigatzaileek euskaraz funtziona dezaten konfiguratzea. Nabigatzaileetatik web gune batera sartzerakoan, erabiltzailearen lehentasunezko hizkuntzaren gaineko informazioa ematen dute. Web gune horietan informazio hori gordetzen joaten da eta horrek zehazten du hizkuntza baten pisu espezifikoa Interneten. Aldaketa hori egitea minutu bat kostatzen da eta oso erraza da".
Arkaitz Zubiaga, Zabaldu.com web gunearen sustatzailea: "Egunero mila lagun baino gehiago sartzen da web gunean (...) Askotan, Zabaldu.com-en bozkatuenak izan diren albisteak egunkarietan ez dira agertu ere egiten (...) Web 2.0-ak irakurle asko eta parte-hartzaile gutxi ditu oraindik".
(2007/05/12)