argia.eus
INPRIMATU
Euskara ikasteko Irale programan parte hartu duten irakasleen azterketen emaitzak hizpide
2002ko ekainaren 25
"El PaĆ­s" egunkarian argitaraturiko emaitzen arabera, euskara ikasteko Irale programan parte hartu duten hamar irakasleetatik zazpik ez ditu gainditu azterketak: PL 2 profila lortzeko frogetara aurkeztutako 456 irakasleetatik 308k (%67) ez zuten gainditu azterketa eta PL 1 lortzeko frogan %66koa izan zen atzean geratu zen ikasleen kopurua. Bestalde, UGT eta CCOO sindikatuek Irale programako ikasle kopurua gutxitzeko hezkuntza sailak agerturiko asmoa kritikatu dute.