Nafarroako AEKren euskaltegietako ikasleek 900 instantzia aurkeztu zituzten atzo Euskarabidea Nafarroaren Gobernuaren menpeko euskararen institutuan. Helduen euskalduntzea diruz laguntzeko eta euskaltegietako egoera normalizatu dadin eskatu diote euskara ikasleek. AEK-k emandako datuen arabera, ikasleek 462.506 euro ordaindu dituzte matrikuletan, eta Euskarabideak ez die inolako diru-laguntzarik eman. Euskaltegietako ikasleek eskatu dute euskara ikasten duten herritarrentzako beka sistema bat abian jartzeko, diru partida propioarekin eta nahiko baliabiderekin.