argia.eus
INPRIMATU
"Euskara ezinbestekoa Itzuli Handian", Tourra Baionara heltzean euskarari leku egiteko hitzarmena
  • Bilbo, Gasteiz eta Donostia zeharkatu ostean, uztailaren 3an Baionara helduko da Frantziako Tourra. Lasterketak duen oihartzunaren jakitun, hitzarmena sinatu dute Baionako eta Tourraren antolatzaile Amaury Sport enpresako ordezkariek, "euskara balioan ezarri, hedatu eta ezagutzera emateko". Bide bazterretako afixetan edota komunikazio-euskarrietan presentzia izango du euskarak.

Jon Torner Zabala @jtorner 2023ko ekainaren 23a
Argazkia: Frantziako Tourra

Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-Rene Etchegarayk eta Amaury Sport Organisation elkarteko zuzendariorde Pierre-Yves Thoualt-ek. "Komunikazio, seinaletika eta animazio elebiduna" egiteko konpromisoa hartu dute, Kazeta.eus-ek nabarmendu duenez. Esaterako, helmugako arkuan, informazio paneletan eta Tourraren Herrixka gunean euskararen presentzia bermatuko da.

Udalaren webgunean, frantsesez besterik ez

Hitzarmenari buruzko informazio bila Baionako Udalaren webgunera jo dugu, eta ohartu gara Tour de France-ri buruzko atala soilik frantsesez dagoela. Kanpora begira uso...