argia.eus
INPRIMATU
Euskara eta feminismoa ardatz Bizi Tokiren asteburuko jardunaldietan
  • Behauzeko (Nafarroa Beherea) Goitia baserrian bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Bizi Toki taldeak. Kapitalismoan euskarak biziraun dezakeen eta toka-nokaren erabileraz eztabaidatuko dute. Anne-Marie Lagardek sexuen trataerari buruzko tesia aurkeztuko du.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 08a
Bizi Tokik euskara eta feminismoa ardatz dituen jardunaldiak antolatu ditu. Argazkia: guraso.com.

Larunbat goizean (azaroak 9) bi galderari erantzuten saiatuko dira: Zein dira kolektibitatean euskaraz bizitzeko baldintzak? Eta, nola erdaldunak euskaldunen artean integratu? Arratsaldean Anne-Marie Lagarde ikerlari eta idazleak Sexuen trataera simetrikoa euskal jendarte tradizionalean tesia azalduko du.

Igande goizean (azaroak 10) gai anitz izango dute: euskara eta feminismoa, toka-nokaren erabilera, zertarako ikasi euskara…

Gaur eta bihar (azaroak 8 eta 9) gauean kanpina paratu ahal izango da Goitia baserri ondoan.