"Nafar euskaltzaleok (...) Eusko Jaurlaritzak gure Foru Komunitatean euskarari urteotan eman dion laguntzaren berri lehen eskutik dakigu: horregatik norbaiti Nafarroan euskararen inguruan proposamenak egiteko eskubidea kendu behar ez baldin bazaio, Eusko Jaurlaritza da hori (...). Azken finean, sorturiko polemikak berriro ere argi utzi du Nafarroan badirela euskararen egungo status quoak traba egiten dien hainbat sektore. Horientzat elebitasuna balore bat izatetik urrun, arazoa da". (2007-10-04)