Euskara bost axola EITBri. Eta guri?

  • Garaiera handian eginiko reality  “gogorra” estreinatuko omen du ETB2k (estreinaldiak ETB2n batez ere, eta errepikapenak, batez ere ETB1en izan ohi dira). Objetivo Chimborazon, Hego Euskal Herriko talde bat eta Espainiako hiru lehiatuko dira. FORTA Telebista Autonomikoen Federazioarentzat ekoitzi dute saioa.


2016ko uztailaren 13an - 17:54

Ez bila Iparraldeko euskaldunik, katalanik edo galegorik. Andaluziakoak, Aragoikoak eta Gaztelakoak dira beste hiru talde lehiakideak. ¡Arriba-arriba! Hain gara “nasío” foral kosmopolitta…

Radio Euskadi entzutea ere, ariketa gero eta gogorragoa gertatzen da espainiar sentimendurik ez duen edonorentzat. “Este país”  (Espainia) gora eta behera aritzen zaizkizun esatari eta laguntzaileak ez dira falta, edota euskararen “exijentziak” Euskal Herriko gazteen artean migrazioa areagotzea eragin ote dueneko kezka agertzen duen profesionalik ere (MQP saioko esataria bera).

Tú al norte, yo al sur saio xelebreak ere, ez zien Iparraldeko neba-arrebei so egiten, ez horixe.Hori baino “zabalagoak” izaki, Andaluziarrekin harremanak sendotzera begira egindako saioa zen, hango Canal Sur telebistarekin elkarlanean.

Nazio foralaren oinarriak zein diren erakusten ari zaizkigu egunez egun.

Euskarazko telebista publiko bakarraren realitya are tristeagoa da.Urte luzetako gainbeheraren ondotik, %2ko ikusleria ez du gainditzen. Eta ez da harritzekoa, programazio erabat gorabeheratsua eskaintzen baitu, etxeko produktu duinekin batera, beste edozer eskaintzeko gauza dira ETB1eko arduradunak: erdarazko habanera lehiaketak, rancherak, edota euskaraz azpi titulatutako erdal saioetatik hasi, Lasturko erromeriarekin segi edo saloi-dantza eta kulturismo saioekin jarraituz, kamara ezkutu mutuekin bukatzeko… Igande goizetako Egi bidean  eta meza santua ahaztu barik. Bitxia da erdarazko katean ez dutela errito erlijiosorik eskaintzen…

Soilik euskal hiztunon salbazioa dute buruan, ala? Gaixo erdaldunak!

Hain ikusleria datu urriak lortzen dituen hedabide batek aldaketa sakonak ezarri beharko lituzke, gutxien-gutxienik. Baina, Eneko Olasagastik oraintsu salatu bezala, “badirudi ez garela kontziente guztion diruarekin mantentzen den hedabidea dela… Edota kontziente bagara, berdin zaigula”.

Edota ez gara konturatzen euskarazko telebista publiko sendo eta kalitatezkoa ezinbestekoa dela euskarak etorkizunik izango badu, telebistak jarraitzen baitu izaten herritarrok gehien erabiltzen dugun hedabidea, egunero hiru orduz gora kontsumitzen duguna bataz beste, interneten eta irratiaren gainetik, eta paperezko hedabideen oso gainetik.

Erdarazko askotariko hedabideen eraginak eta euskarazkoen urritasunak ez ditu kezkatzen ikastetxeetako eta euskaltegietako irakasle eta arduradunak? Eta euskarazko zerbitzua bermatu behar luketen erakunde publikoetakoak? Nola ikasiko dute euskara ganoraz ikasleek nahiz langile publikoek, erdara hutsez (edo ia) elikatzen badira?

Eta galdera da: Ez gara konturatzen? Edo bost axola zaigu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude