Euskara atez atekoa da

  • San Ferminak amaitu eta “Gaixoa ni” abesteari utzi bezain pronto, ordulari bat pizten da Iruñean, hurrengo jaiei begira atzera kontua hasiz, lehergailu bateko kronometroaren gisan. Bada une honetan beste markagailu bat hamaika plazetan, bistan ez dagoena, 2019ko maiatzari so: hauteskundeena.


2018ko ekainaren 06an - 14:12

Stablishmentak ez du nahi bloke aurrerakoiak gobernuan izatea, herritarren gehiengoak pauso bat ematen badu (instituzioek ekarpena egin dezakete horretan), pauso horiek egonkorrak bihurtzen direlako. Gehiengoek bihurtzen dute pauso bat atzeraezin, tabu bat errauts. Urte batzuetako lanketaren ondotik etorri daiteke estigma handi baten suntsipena Nafarroan, herritarren jarrera aldatuz badoa: euskarari, eta euskaldunei, arnasa hartzen uztea; eta ondorioz, aukera gehiago zabaltzea euskalduntzeari.

Oposizioaren bandera hondakinak izan ziren Gipuzkoan 2011-15eko agintaldian; euskara eta Euskal Herria Nafarroan, legegintzaldi honetan. Soziologia erabat ezberdina daukate Gipuzkoak eta Nafarroak, bistan dena. Lehenengoan elkarri mutur joka aritu zirenak (EH Bildu-EAJ) lubakia konpartitzen dute bigarrenean (Geroa Bai-EH Bildu-Ahal Dugu-Ezkerra). Dena den, garbi dago herrialde bakoitzean oposizioak desgasterako gai nagusi bat baliatu duela, eta antzekotasun handiak topa daitezkeela atez-atekoaren aurkako mezuen eta euskara-Euskal Herriaren aurkako erretolikan.

Inposizioa. Gipuzkoan kontzeptu gakoa izan zen, eta ez soilik hitz hutsal gisa baliatuta, baizik eta ezker independentista ispilu aurrean jarri eta bere diskurtsoarekin egin zitzaiolako aurre: erabakitze eskubidea. Zeren eta, nola jokatuko dute instituzio nafarrek, uneren batean, faxistak herri galdeketak planteatzen hasten badira? Berez agerikoa izan zitekeen galdera, ez zen hain begibistakoa: zein zen salatzen den inposizioa? Birziklatzeko beharra? Beraz… zein zen aldarrikatzen den eskubidea? Ez birziklatzeko aukera izatea? Hori da inposizioa?

Nafarroan faxistek ere inposizio kontzeptua darabilte. Elebakartasuna da demokrazia, eta elebitasuna diskriminazioa. Begibistan argudioak ez hanka eta ez buru ez izan arren, presente izan behar da diskurtso hauek oso ondo konektatzen dutela norbanako batekin pribilegio bat galdu behar duela sentitzen duenean: uneren batean beste hizkuntza bat ikasteko beharraren aurrean topatu daitekeelako (egoera ez da horretara iritsi oraindik ezta urrutitik ere), edo egunero bere hondakinak sailkatzen aritu beharko dela ikusten duelako. Etorkinak aldi berean lana kentzera eta laguntzetatik bizitzera datozela defendatzeko kapaza den pertsonarekin gertatzen den bezala, gatazkaren erroa pribilegioetan dago.

Horregatik izan zen hondakinen gaia, eta da euskararena, hain suharbera, norbanakoari eragiten diolako. Indibiduoaren berekoikeria sakonenarekin konektatzen du. Gatazka giroa kalean nabaritzen da, bizilagunen artean, lagun giroan. Baziren gatazka armatuenaren urte gordinenetan elkarrekin poteatzen zuten koadrilak, pentsamolde ezberdineko adiskidez osatuak; atez atekoaren ondoren bada elkar hitz egiteari utzi dionik. Eztabaidak erraietatik ateratzen dira, jendea sutzen da. Badaude hizkuntza nafarrean idatzita dauden mezuak ezabatzen dituzten nafarrak, euren buruari egiten ari diren kaltea ulertzeko gai ez direnak; atez atekoaren aurka jo eta su protestatu eta orain egunero ehundaka kamioi eta ehundaka zabor tona irentsi behar dituzten goierritarren antzera.

Giro horren adierazle dira balkoiak, guduzelai garaikide berriak, zabor poltsa urdinak edo errege koro gorriak, Olaztiko erraustegiaren ondorioz minbizia sortu eta mediku ona ala euskalduna nahi ote duen planteatuko duen supremazistaren bizitoki, arraina astean hiru aldiz jan ezingo duen erdaldun diskriminatuaren bazkaleku.

Katixima asko behar da garuna papereztatzeko, eta badaude, bai Gipuzkoan zein Nafarroan, fronteko lehen lerroan paper zahar bera jokatzen duten bi berri paper: Diario Vasco eta Diario de Navarra. Gipuzkoan berdin zion zein izango zen batailarako gaia, Diario Vasco hor izango zen bere funtzioa betetzeko: bere jabe dirudun, eskuindar eta espainiarren interesak defendatzea ezkerreko gobernu independentista kanporatzen saiatzeko. Diario de Navarrak berdin-berdin egingo du laukotearekin euskara eta Euskal Herriarekin zerikusi daukaten gaiak desitxuratu eta portadan jarriz, egunero, eguna joan eta eguna etorri; eta ezin da ahantzi egunkari horiek jende askoren goizeroko gosaria direla.

Agian Gipuzkoa Buru Batzarrak formakuntza tailer batzuk emango zizkion gai honen bueltan Nafarroa Buru Batzarrari. Espero baietz, pozoia daukanak antidotoa izan dezake eta. Bestalde, oposizioa geroz eta gehiago mugitzen ari da eskuin muturrerantz, eta horrek jaso dezakeen babesa murriztu eta erradikalizatu dezake. Aurtengo manifestazioan faxistek iaz baino jende gutxiago bildu arren, ez da gutxietsi behar datorren urtean zehar lortu dezaketena.

Nafarroan herri mugimendua indartzen eta zabaltzen ari da: Altsasuko gazteen inguruan sortu den dinamika, pentsionistak, emakumeak, gaztetxeak, euskalgintza…

Atzera kontuak aurrera egin ahala, hilabeteak iraungo dituen eztanda bat entzungo dugu atzekoz aurrera: hasieran baxuagoa, amaieran harrabots jasangaitza. Kalearen bermeaz eta instituzioetako ekarpenaz lortuko da ematen den pauso bakoitza atzeraezina izatea.

Iritzi hau ZuZeu agerkariak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude