Atarrabian (Nafarroa) ospatu zuen atzo (6) Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak Hizkuntza Eskubideen Eguna. EHEko lagunek salatu zutenez, euskaldunen eskubideak ukatuak dira Euskal Herri osoa; udal administrazioan, osasun zerbitzuetan, komunikabideetan eta abar. Euskaldunak "bigarren mailako herritarrak" direla adierazi zuten, eta lanean jarraituko dutela hori aldatzea lortzeko.