Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuari Creative Commons lizentzia esleitu diote. Zabaldu.com-eko erabiltzaile batek eman digu horren berri: "Euskaltzaindiak Hiztegi Batuko sarrerak kontsultatzeko aukera eskaintzen du bere webgunean. Gaur ikusi dudanez, ohartxo bat gehitu diote kontsulta horri: 'Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude'".