Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi du; 20.500 ingeles libera (27.000 euro) ordaindu ditu Bibliako Itun Berriagatik. Testu klasiko horren euskarazko lehen bertsioa da eta 1571. urtean argitaratu zen. Sotheby's enkante etxeak azaroaren 28an jarri zuen salgai Leizarragaren testua baina ez zuen inork erosi. Azkenean, Euskaltzaindiak erosi du testu klasiko hori.