argia.eus
INPRIMATU
Euskaltzain urgazle berriek euren diplomak jaso dituzte

2006ko uztailaren 14a

Euskaltzaindiak maiatzaren 26an izendatutako 35 euskaltzain urgazle berriek diploma bana jaso zuten atzo (13) Akademiak Bilbon duen egoitzan. Besteak beste, Andoni Egañak, Laura Mintegik, Iñigo Aranbarrik, Miren Agur Meabek, Aingeru Apaltzak, Sagrario Alemanek, Paula Kasaresek eta Joxemari Iturraldek jaso zuten diploma. Andres Urrutia euskaltzainburua horrela mintzatu zitzaien: "Konpromisoa dugu barrukook zuen parte-hartze zabala gauzatzeko. Konpromisoa hartzen duzue zuek Euskaltzaindiari laguntzeko. Euskaltzaindiak ­behar du jakin eta ezagutu euskararen jorratze lanetan ari diren hainbeste eragileren berri. Euskaltzaindiak bere ateak ireki behar dizkio euskararen arloan egunotan bizien eta behinen dabiltzan sektoreei. Hor ari zarete zuek ere, andrazko zein gizonezko, idazletzan, kazetaritzan, zientzian, teknikan, administrazioan, irakaskuntzan, ikerketan... eta bestelakoetan".