argia.eus
INPRIMATU
Euskaltelen matxura batek 170.000 bezero 9 orduz zerbitzurik gabe utzi zituen
2003ko ekainaren 16a
Euskaltelen izandako matxura batek Bizkaiko 170.000 bezero telefono deirik egin edo jaso ezinda utzi zituen bederatzi orduz ostiralean (13). Goizeko 05:00etatik eguerdiko 14:00ak arte luzatu zen matxura. Euskaltelek bezero bakoitzari ekaineko fakturan egun erdiko kostua deskontatuko diola agindu du.