argia.eus
INPRIMATU
Euskaltelek Xabier Iturbe izendatu du presidente, Kutxabanken pribatizazioan rol garrantzitsua izan zuena
  • Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 30

Xabier Iturbek lanean jardun zuen banketxearen pribatizazioa eman zedin, Kutxa enpresa gipuzkoarreko presidente zenean. Asteartean Euskaltelek presidente izendatu zuen, eta zuzendaritza lanetan arituko da Jose Miguel Garcia aholkulari delegatuarekin batera. Administrazio Kontseiluan aho batez adostu zuten Iturberen hautagaitza, Noticias de Gipuzkoak argitaratu duenaren arabera.

2019aren lehen urte erdian operadore enpresako bulegoko langile asko kaleratu zituzten, Zegona enpresa britainiarra akziodun nagusia bilakatu eta gero. Iturbek Alberto Garcia Erauzkinen lekua hartuko du, Euskaltelen burtsarako jauzian parte hartu zuena.