Euskaltegientzako diru laguntza berreskuratuko du Jaurlaritzak

  • Euskaltegi publiko eta homologatuentzako diru laguntzak emateari ekingo dio berriz Jaurlaritzak. Horretarako, 700.000 euroko aurrekontua gorde duela azaldu du Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailburuak. Aurreko Gobernuak laguntza horiek kendu zituen eta gogor kritikatu zuten.


2013ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Uriarte, aurrekontuak azaltzeko eman zuen prentsaurrekoan (Argazkia: EFE)

Sailburuak euskararen garrantzia nabarmendu, eta aurrekontuetan harekiko hartu duten konpromisoa “ikusi eta frogatu” daitekeela esan du. Izan ere, euskarazko hedabideak sustatzeko diru sailak ere mantenduko dituzte Uriarteren arabera.

2013rako aurkeztutakoak 294 milioi euro gutxiago baditu ere, Uriartek “aurrekontu sozialak” direla azpimarratu du. Izan ere, haren ustez “ez dira murrizketak, diru faltaren ondorioa baizik”. Sailburuak dioenez, helburua oinarrizkoena bermatzea da.

Oposizioa, dena den, ez da ados agertu. Hezkuntza publikoan mozketak egin eta itunpeko ikastetxeei laguntza mantendu izana leporatu dio EH Bilduko Juanjo Agirrezabalak Uriarteri. Bekak ere murriztu direla salatu dute, baina Jaurlaritzaren ustez, iaz erabili zen diru kopuru berbera bereizi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude