Euskalgintzaren mapa direktorioaz:
"Ekimena abiatzeko orduan, aukera desberdinak izan zituen Kontseiluak esku artean. Batetik, tresna bera soilik aurkeztea; hau da, lanabesa aurkeztu, baina inolako informaziorik eman gabe; eta, bestetik, tresna hori eta etorkizunean izan daitekeenaren lagin bat ematea. Bigarren hori hautatu zuen Kontseiluak, eta, horrela bada, Martin Ugalde Kultur Parkean direktorioa aurkeztu zenean webgunean euskalgintza osatzen duten erakunde batzuen (eta ez guztien) informazioa ere aurkeztu zen. Aurkezpenean bertan bildu ziren lagunek euren herriko informazioa sartzeko parada izan zuten, eta askok aukera hori baliatu ere egin zuten". (2009-11-25)
- Irakurri Jokin Mayo Lezoko Institutuko zuzendariak Euskalgintzaren maparen gainean plazaratutako artikulua (Berria, 2009-11-22): Mapatik ezabatuak.