argia.eus
INPRIMATU
Euskalerria Irratiaren 25. urteurrenarekin bat egingo du Argiak ekitaldia zuzenean eskainiz
  • Datorren asteazkenean arratsaldeko 20:00etan hasita, Iruñeko Euskalerria Irratiaren 25. urteurren festa zuzenean emango du ARGIAk, Berria, Sustatu eta Zuzeurekin batera. "Irratiaren urteurrena ospatzeko eta irratiarentzako lizentzia aldarrikatzeko akelarre digitala egitea da helburua", azaldu dute irratiko arduradunek.

2012ko azaroaren 5
25. urteurrena ospatuko du Euskalerria Irratiak.

Ekitaldia Atarrabiako Kultur Etxean egingo dute. Bertan modu akustikoan ariko dira Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Balerdi-Balerdi eta Kerobia. Enrique Villarreal El Drogas ere iragarrita zegoen, baina gaixotu egin da antolatzaileek jakinarazi dutenez. "Euskalerria Irratiak 25 urte eman ditu entxuferik gabe, eta halaxe, entxuferik gabe, unplugged, modu akustikoan ariko dira".

Musikaz gain, elkarrizketak, lehiaketak eta esketxak izango dira, eta Eguzki Bideoak-eko kideei esker, dena streaming bidez emango dute.

Sarrerak 5 euroan dira salgai, Euskalerria Irratian, Karrikiri Euskal Dendan (Xabier karrika 4, Iruñea), Karrikaluze Elkartean (Ribed parkea 1, Atarrabia) eta Atarrabiako Kultur Etxean.

Euskarazko blog eta webguneei, ekitaldia zuzenean emateko gonbita luzatu diete Euskalerria Irratiko kideek. Horretarako ondorengo embed kodea itsatsi behar dute hala egin nahi dutenek:

<center><iframe width=”480″ height=”302″ src=”http://www.ustream.tv/embed/12392964?v=3&amp;wmode=direct” scrolling=”no” frameborder=”0″ style=”border: 0px none transparent;”> </iframe></center>