Euskaldun bati pistola buruan jarri eta "Viva España" abestera behartzea, "La Manada"-ren fantasia

  • Telecinco-k argitara eman ditu Sanferminetako talde bortxaketa burutu zuten bost gizonezkoen mezu gehiago. Horietako batean euskaldun bati buruan pistola jartzeaz dihardute.


2018ko maiatzaren 29an - 10:09
Emakume bat Sanferminetako talde bortxaketa burutu zuten bost gizonezkoen argazkiak ageriko egiten dituen kartel batekin (Dani Duch)

“Momentu batez Euskal Herrian nagoela imajinatzen dut (…) euskaldun hauetako bat hartu eta pistola buruan “¡Que viva España!” abestuarazi, oso ona litzateke”, dio Telecinco-k astelehenean publiko egindako “La Manada”-ko audioak. Audio hau, Sanferminetara bidaian bortxaketa burutzea planifikatuta zeukatela ulertzera ematen duten beste zenbait audiorekin batera, epaiaren bi aldeek Nafarroako justizia-auzitegi nagusian helegiteak jarri behar dituzten astean eman da ezagutzera.

Atzo jakinarazi genuenez, Nafarroako Gobernuak Sanferminetako talde bortxaketaren epaiari helegitea jarri dio. Epaitutako gertaeran bost sexu eraso identifikatzen ditu Nafarroako Gobernuak, eta hori horrela, aurreko epaia baliogabetzeko eskatu eta bost akusatuentzako beste zigor eskaera bat aurkeztu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude