Euskal zinemagintzearen amua izango da Lekeitioko Zine Bilerea, urriaren 16tik 22ra

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 05an - 10:48
39. edizioko kartela.

Aurreko edizinoetan baino goizago dator aurten Lekeitioko Zine Bilerea, urriaren 16tik 22ra. Antolatzaileek azaldu dabenez, Donostiako Zinemaldiaren eta Zinebiren artean egin nahi izan dabe jaialdia. Euskerazko zinema jaialdi bakarra dan ezkero, Lekeitioko Bilerea erreferentzia bihurtu da zinemazaleentzat, urteko zita aitagarrienetako bat.

Sail ofizialean 32 film ikusi ahal izango dira, hamaika profesionalen mailan eta beste 21 amateurren mailan. Aukeraketea egitea ez da erraza izan, 50 lan baino gehiago jaso ditue eta. Sariak bost kategoria nagusitan emongo ditue: Argazkia, gidoia, produkzinoa, zuzendaritzea eta pelikularik onena. Arlo bakotxean 1.600 euro eta zidarrezko antzarra emoten jake profesionalen mailako irabazleei eta, amateurretan, ostera, 1.000 euro eta antzarra. Film onenaren kategorian, sariak 1.900 eta 1.300 eurokoak dira, hurranez hurran.

Horrezaz gan, beste sari bi be badagoz atal ofizialaren barruan. Batetik, Gazte 22 saria, 1993tik aurrera jaiotako egileentzat. Sail ofizialeko bost film dira hautagaiak. Bestetik, Antzar Morea emongo jako gizonen eta emakumeen bardintasuna ondoen erakusten edo aldarrikatzen dauen lanari. Lekeitioko Udaleko Bardintasun Sailak emoten dau sari hori.

Epaimahaian zinemagintzearen alorreko bost profesional egongo dira: Tessa Andonegi, Sara Cozar eta Asier Hormaza aktoreak, Asier Bilbao produktorea eta Iñaki Billelabeitia EHUko irakaslea.

Euskeraz behar egiten daben sortzaile hasibarri edo amateurrei bidea zabaltzea eta profesionalaren bilgune izatea dira Lekeitioko Zine Bilerearen helburuak. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariaren eretxian, hasikerako helburu horri eutsi deutso jaialdiak, baina sasoi barrietara egokitzen jakin dau. Horren erakusgarri da gazteei lekua egiteko ahalegina eta bidelagun barriak topau izana, adibidez aurten, Donostia 2016. "Euskal zinemagintzearen bide barriak ezagutzeko aukerea izango dogu Lekeition", azpimarratu dau De Castrok, "Bizkaiko kulturearen paisaian opari ederra izaten da urtero".

Inaugurazino ekitaldian, hilaren 16an, Iratxe Mediavillak zuzendutako Argi filma emongo dabe. Ekitaldi hori eta lehiaketako proiekzinoak Ikusgarri zinema-aretoan izango dira. Sari banaketa ekitaldia be, urriaren 22an, Ikusgarrin izango da, Itziar Ituño aktorea gidari dala. Lehiaketaz kanpoko saioak eta ikastetxeetako ikasleentzako proiekzino bereziak be badagoz egitarauan.

Ikusgarri aretoa erdigunea izango dan arren, herriko beste txoko batzuetara be helduko da Zine Bilerearen eragina. "Herriko dendek eta tabernek bat egingo dabe gugaz eta zinemeagaz lotutako dekorazinoa ipiniko dabe", azaldu dau Koldo Goitia Lekeitioko alkateak. Urriaren 22an, bestalde, mahai-ingurua eratu dabe Barandiaran aretoan, Emakumezkoak ikus-entzunezkoetan, hezkuntzatik lan mundura izenburupean. Hemen Ere plataformeak antolatu dau hitzordu hori, izan be, alkartea aurten sortu dabe ikus-entzunezkoetan emakumeen presentzia bultzatzeko.

Inaugurazinoaren bezperan, 15ean, emonaldi berezia egongo da, Donostia 2016k antolatutako Europa Transit egitasmoko film bat estreinauko dabe eta. Xuban Intxaustik zuzendutako Mugaminak dokumentalak Zipreko errealidadea kontetan dau, Amets Arzallus bertsolariaren begietatik. Muga batek banatzen dau uhartea.

Hilaren 21ean Kontxu Odriozolari omenaldia egingo deutsie. Aurten hil da euskal zinemagintzan eta antzerkigintzan zein Goenkale telesailean ezagun egindako aktorea eta bere ibilbide luzean egindako ekarpena gogoratu nahi dabe.

Hortaz, euskal zinemagintzearen amua izango da Lekeitio urriaren 16tik 22ra, Koldo Goitiak nabarmendu dauenez. Aurtengo edizinoko karteleko irudi nagusia, hain zuzen, amu bat da. Lehenengoz, ganera, lehiaketa edegi baten bidez aukeratu dabe kartela. "Lan hori herritarrei hurreratu nahi izan deutsegu", dino Goitiak. 16 proposamen aurkeztu dira eta Alejo Muñozen irudia aukeratu dabe.

Benito Ansola saria

Urtero legez, aurten be Benito Ansola saria antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Zine Bilereagaz alkarlanean. Zinemazale sutsu, herriko abade eta Zine Bilerearen bultzatzaile dan Benito Ansolaren izena daroa beka horrek. Igaz Irati Cano Alkain donostiarrak irabazi eban eta sariari esker sortu dauen film laburra ikusi ahal izango da aurtengo edizinoan, urriaren 20an egingo dan saioan. Leihoak izeneko dokumental esperimentala, 11 minutukoa, egin dau Canok bekearen laguntzinoagaz.

Topaguneko Aritza Escandonek azaldu dauenez, hiru edizino bete ditu Benito Ansola sariak eta, guztira, 30 proposamen jaso ditue. "Harrobi lana egin nahi dogu, gazteei aukerak emon", dino Escandonek. Helburu hori beteteko bidean dirala emoten dau, izan be, parte-hartzaileen bataz besteko edadea 26 urte da eta igazko irabazleak, Irati Canok, 23 baino ez ditu.

Albiste hau Bizkaiek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude