Bestelako eredu soziala aldarrikatuko dute ELAk eta LABek Maiatzaren Lehenean

  • ELA eta LAB sindikatuek hainbat mobilizazio antolatu dituzte Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.


2014ko apirilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal sindikatuek manifestazio bateratua egin zuten Bilbon 2011ko Maiatzaren Lehenean. (Argazkia: Ekonomiaren kz)

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozi elkarrizketa egin diote Radio Popularren Maiatzaren Lehenaren harira. Muñozek sindikatuko militantziari kalera ateratzeko eskatu dio, “bestelako eredu ekonomiko, sozial eta politiko baten alde mobilizatzeko”.

Muñozek uste du mobilizazioak beharrezkoak direla, “egun bizi dugun krisiak sortutako langabezia salatzeko”. Enplegua dutenak eta ez dutenak bertaratzeko deia egin du.

ELA Bilbon mobilizatuko da Maiatzaren Lehenean. Aurten leloa “Gure eskubideen alde, kalera! Organización y lucha” izango dute.

LAB alderdiak bere webgunean adierazi du krisitik nola atera nahi dugun erabakitzeko eskubidea duela gizarteak. "Espainia marka" delakotik ateratzeko premia azaldu du eta burujabetza ekonomiko, sozial eta politikoa aldarrikatu dituzte.

Krisiaren irtenbidea Euskal Herrian dagoen aberastasuna nola sortu, banatu eta antolatu erabakitzean dagoela azaldu du LABek: “Erabakitzeko eskubidea da prozesuaren giltza, eta gu langileak, gure parte hartzearekin bermatu behar dugu”.

LABek hainbat mobilizazio egingo ditu Maiatzaren Lehenean Euskal Herri osoan. “Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan” lelopean 28 mobilizazio antolatu dira zazpi herrialdeetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude