ELA,
LAB eta
EILAS sindikatuak gustura agertu dira irakaskuntza publikoan egindako hauteskundeetan lortutako ordezkaritzekin. ELAko arduradun Maribel Maguregik azaldu duenez, emaitzek argi utzi dute euskal hezkuntza sistema propioa defendatzen dutenek gora egin dutela. LABeko Blanca Martinez de San Vicentek ere "euskal sindikalgintzaren garaipena" azpimarratu du. Bestalde,
CCOOk irakasleen artean lortutako emaitzak Hezkuntza Sailari pentsarazi beharko liokeela uste dute sindikatuko kideek. Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuak ere ontzat jo ditu emaitzak partaidetza handiagatik eta sindikatu abertzaleen gorakadagatik.