Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko du aurtengo lagunarteko partida


2011ko urriaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Ofizialtasunaren aldarrikapena, pasa den urtean.

Euskal Selekzioak Tunisia izango du aurkari urtero gabonetan jokatzen duen partidan. Abenduaren 26, astelehenean izango da norgehiagoka, seguraski San Mamesen, oraindik baieztatu ez den arren.

Atzo ezagutarazi zenez, Jose Mari Amorrortuk Javier Iruretaren lekua hartuko du hautatzaile lanetan, Mikel Etxarri mantenduta. Amorrortuk Athletic-eko behe mailetako arduradun lana Euskal Selekzioarekin uztartu beharko du beraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tunisia
Desertuan hil arren, ez ziren zenbakiak, izena zuten: Fati eta Marie

Zalaparta sortu du Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilik ikus zitezkeen ama alaba batzuen argazkiak. Migratzaileak zenbaki gisa tratatu arren, Fati eta Marie izena zuten pertsonak ziren.


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


EB-Tunisia akordioa etetea galdetu du Human Rights Watch erakundeak

22 testigantzetan oinarriturik, Tunisiako Poliziak etorkinen aurka bideratu gehiegikeriak biltzen dituen txostena plazaratu du Human Rights Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Egoera ikusita, uztailaren 16an Tunisiarekin izenpetu migrazio-politikaren akordioa etetea galdetu dio... [+]


2023-07-17 | Leire Artola Arin
EBk mila milioi euro emango dizkio Tunisiako Gobernuari, Europara doazen migratzaileak kontrolatu ditzan

Igandean sinatu zuten akordioa, baina Tunisiako agintariek argitu dute herrialdea ez dela Europatik itzularazten dituzten Saharaz hegoaldeko migratzaileen “harrera gune” bihurtuko, eta soilik Tunisiakoak hartuko dituela bueltan.


Eguneraketa berriak daude