Euskal selekzioak jokatu egingo du Gabonetan


2010ko azaroaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
euskal herriko selekzioa

Abenduaren 28an San Mamesen Euskal selekzioaren partida jokatuko dute. Euskadiko Futbol Federazioarekin (EFF) akordiorik lortu ez arren jokalariek urtero egiten zen gabonetako partida jokatzea erabaki dute. Publiko egin dituzte bai Federazioari (PDF) bidalitako gutuna eta baita prentsari (PDF) bidalitakoa ere. Hori adierazi dute prentsara zabaldu duten dokumentu batean. “Partida hau ziklo baten amaiera eta aro berri baten hasera izatea” nahi dutela dio jokalarien oharrak, baita Euskal Herriaren elastikoa janzteko eta koloreen alde futbol zelaian zein behar den leku guztietan defendatzeko prest daudela. Dokumentuan EFFri publikoki sei puntu onartzen dituen galdetzen zaio, eta hala balitz, "Euskal Herria izena egokiagoa dela" uste arren, Euskal Selekzioa izenarekin jokatzeko prest agertu dira, beti ere, argi uzten bada zazpi lurralde historikoak ordezkatzen dituen selekzioa dela, "eta ez Espainiako selekzio autonomiko bat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


Eguneraketa berriak daude