Euskal Rock Erradikalari buruzko jardunaldiak Donostian

  • Imanol Oroituz kultur jardunaldien barnean, Donostiako Antiguo auzoan Euskal Rock Erradikalari buruzko sakontzeko aukera izango da. Eriz Zapirainek zuzendutako Salda Badago dokumentala proiektatuko dute bihar Lugaritz kultur etxean 19.30ean (ikusi dokumentalen kanalean). Horrez gain, bihar hasita Pakean utzi arte erakusketa ikusgai izango da Eskorbuto, Hertzainak eta Vulpes taldeen materialarekin, besteak beste.


2010ko azaroaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Eskorbuto taldeko kideak

Ostegunean mahai-ingurua izango da Josu Zabala (Hertzainak), Jakue Pascual soziologoa, Vulpes taldeko Mamen Rodrigo eta GOR diskoetxeko Marino Goñirekin, bere garaian Soñua eta Oihukan ibilia. Iñaki Zarata kazetariak gidatuko du mahai-ingurua. Ostiralean, Doka antzokian The Sparteens taldearen kontzertua eta afari herrikoia egingo da Txirain elkartean.

Imanol Larzabal abeslari donostiarraren omenez egiten dira jardunaldiak. Hirugarren urtea da honakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Rock Erradikala
2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Uda gehiagorik ez reggeatoi euskaldunik gabe

Udako jai ibilbidea bukatu da, eta jende askok bere gorputza astindu du reggeatoiaren erritmora. Dantza horiek hauspotu dituen abestietako bat ere ez da euskaraz izan.


Iñigo Muguruza hil da

Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.


Garik eta Josu Zabalak bigarren kontzertu bat ere emango dute Hertzainak taldearen errepertorioarekin

Asteazken honetan iragarri dutenez, Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu emango dituzte Hertzainak taldearen errepertorioa joz. Irailaren 26an Bilboko Euskalduna jauregian ematekoak diren kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, irailaren 25ean beste zita bat jarri dute 80ko... [+]


2019-07-01 | Hala Bedi
Josu Zabalak eta Garik Hertzainak taldearen 38. urteurrena ospatzeko kontzertua iragarri dute

Kontzertua irailean izango da eta Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu "errepikaezinean".


Eguneraketa berriak daude