Euskal presoen "omenaldiak" gaitzesteko PPrekin bat egin dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

  • Euskal presoen “omenaldiak” gaitzesteko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean, eta EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin dute alderdi popularrarekin.


2018ko otsailaren 23an - 10:25
Andoaingo ongi etorriaren aurrean PPko zuzendaritzako kideek egindako protesta. Argazkia: EFE

EH Bilduk izan ezik, EAEko parlamentuko talde guztiek proposamenaren zuzenketa bat adostu dute, “ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten” preso ohiei ongi-etorriak egitea errefusatuz. Iritzi dute “omenaldi horiek giza eskubideen kontrakoak” direla eta biktimak “berriro biktima bilakatzea” eragiten dutela.

EH Bilduk, kontrara, esan du euskal presoei “ongi-etorriak” egiten zaizkiela, eta ez omenaldiak, ekitaldiotan ez baitago presoak egindakoa “goresteko” asmorik, ez eta “biktimak mintzekorik”.

PPk piztu du eztabaida

PPk piztu du ongi-etorriei buruzko eztabaida azken asteotan. Bereziki astelehenean Andoainen bi presori egindako ongi-etorriaz geroztik, bertan izan baitziren PPko kide batzuk ongi-etorria gaitzesten, ETAk hildako Joseba Pagazaurtunduaren argazkiak aldean.

Javier De Andrés Espainiako Gobernuko ordezkariak EAEn adierazi du Andoaingo ekitaldiaren inguruko txosten bat Espainiako Fiskaltzari bidaliko diola, ongi-etorrian “terrorismoari gorazarre” egin zitzaion ikertu dezan.

Alabaina, Josu Erkoreka Euko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Ertzaintzak ez duela inongo deliturik ikusi Andoainen egindako ekitaldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude