Donostiako Kubo-Kutxa aretoan Jai alai. Euskal pilotaren edertia erakusketa izango da ikusgai datorren urteko urtarrilaren 6ra bitartean. Euskal pilota ardatz duten 150 artelan bildu dituzte: margolanak, eskulturak, argazkiak... Aurelio Arteta, Gustavo de Maeztu, Jorge Oteiza, Mari Puri Herrero, Andres Nagel eta beste 45 artistaren obrak aurki daitezke erakusketan.