Hiria euskal literaturan gaia ardatz hartuta Jon Kortazarrek, Miren Billelabeitiak, Ur Apalategik, Ibon Egañak, Alvaro Rabellik, Irati Arratibelek eta Amaia Munarrizek idatzitako hitzaldiak bildu ditu Cuardernos de Alzate aldizkariaren 35. zenbakiak. Hitzaldi horiek 2005eko ekainean Estonian egindako jardunaldietan irakurri zituzten.