Koldo Tapia, Bertsozale elkarteko idazkaria: "Gure herriko azpiegitura guztiak kultur teknikariz beteta daude, baina zer eskaintzen ari gatzaizkie jende horiei? Gure azpiegiturak ez baditugu kualitatiboki hornitzen, zer espero dezakegu? Edo betiko militantziaren eremuari tiraka jardun behar dugu herri honen etorkizuneko kulturgintza planteatzeko? Eta hor, denboraz, atzetik goaz. Denbora asko galdu da, inoiz ez da berandu eta heldu egin behar zaio gaiari". (Berria)
Andoni Mujika, HUHEZIko irakaslea: "Euskal kultura eta kulturgintza nahastu egiten dira, eta -gintza atzizkiak izugarrizko garrantzia du, intentzioa erakusten du. Gradu-ondoko proposamen honen muina bilatzen du kulturgintzaren gintza horrek. Ez da ezagutza bildu, ezagutza sortu eta ezagutza transmititzeko gune eta une bat bakarrik eskainiko; horrez gain, kultura egiten jardun diren erakundeen, protagonisten eta agenteen esperientzia eta bizipenak fusionatzeko gunea izango da". (Berria)
- 'Euskal kulturgintzaren transmisioa' graduondokoa sortu dute (2007-02-01)