Euskal kultura eta afro-amerikarra Baionan Black&Basque jaialdian

  • Kontzertuak, arte grafikoak, sorkuntza tailerrak, dantza emanaldiak eta erakusketak antolatuko dituzte besteak beste Black&Basque jaialdian. Baionan irailaren 12tik 14ra izango da. Helburua: kultura trukaketa, elkar ezagutza eta elkartasuna sustatzea, bi kulturak eszenatoki berean batuz.

Black&Basque jaialdia irailaren 12tik 14ra ospatuko da Baionan (argazkia: Gaizka Iroz)

2014ko irailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Moustic, RKK eta Rapsoderen kontzertuek emango diote hasiera ostiralean gaueko 20:00etatik aurrera. Larunbatean Damba, Art Melody edo Flox taldeak arituko dira, eta igandean Sister Simone&The Holy Balls, eta Gramme taldeen kontzertuak izango dira.

Eskaintza musikalaz gain, Euskal Herriko Laborantza Garanbarak piknika antolatu du larunbat eta igandean. Bertan tokiko, sasoiko eta kalitatezko ekoizpeneko produktuak aurkituko dira.

Jaialdiaren egitarauak  Jose Luis Zumeta margolariaren erakusketa ere jasotzen du. Erakusketa Baionako Bonnat Laukian dago abuztuaren hasieratik eta irailaren 21era arte iraungo du.

JFB Lagunak elkartea antolatzen du Black&Basque jaialdia 2011. urtetik. Kazeta.eus guneak jasotzen duenez, elkartearen helburu nagusia da “kultur ezberdinak hurbiltzea, kalitatezko ikuskizun bati lotuz”.

Jaialdiaren egitaraua festibalaren webgunean kontsulta daiteke. Antolatzaileek bideo hau egin dute Black&Basquera hurbiltzera animatzeko:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude