"Deigarria, benetan, komunikabideek ezagutzera eman zuten azterketa: euskal kulturaren gaineko inkesta. Eusko Jaurlaritzak EAEn 2006 eta 2007a bitartean eginiko inkesta omen da (...) Gure kultura ez da bakarrik dantza, kantua eta harriak jasotzea. Txuleta, pop musika eta sagardoa. Hori baino ere askoz zentzu zabalagoan ulertu behar dugu. Kulturak sinismenak hartzen ditu, ekonomia, politika, lan-moldeak, bizimoduak, ohiturak… Galdeketa hauek, eta aztergai dugunak bereziki, herri eta herrialde guztiak berdintzat hartzen dituzte, oinarrian, kultura bera (eta indize diferenteak) bagenitu bezala". (2008-01-18)