Euskal Konfederazioak Euskararen Erakunde Publikoa utzi du

  • Euskal Konfederazioak ohartarazi zuen, azaroan izenpetutako lurralde kontratuak euskararen erronkei ez ziela erantzuten. Bai Euskal Konfederazioak bai Kontseiluak EEPko aholku batzordetik ateratzea erabaki dute.


2015eko abenduaren 18an - 09:36
Abenduaren 17an jakinarai zuen Euskal Konfederazioak EEP utziko zuela. Argazkia: Isabelle Miquelestorena.

Azaroaren 7an sinatu zuten lurralde kontratua, 2014tik 2020ra bitarteko hitzarmena. Euskal Konfederazioak adierazi zuenez, Euskararen Erakunde Publikoaren ordezkari diren Estatuaren, Pirinio Atlantikoak Departamenduaren eta Akitania eskualdearen aldetik ez zegoen hitzartutako hizkuntza polita aurrera eramateko borondate handirik.

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak eta EEPko aholku batzordeko kideak Euskadi Irratiari adierazi dionez, ez daude aulkiak betetzeko eta bestela ere eragile bakoitzak sekulako lana du bere arloan. Ondoko lerroetan Euskadi Irratian, abenduaren 17an, egindako elkarrizketa:

Zergatik atera zarete? Ez zaudete ados Euskararen Erakunde Publikoak daraman bidearekin?

EEPrena baino gehiago, Estatuak, Akitaniako eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak daramaten politika da. Azken bi urteetan hainbat gai aitzinatu ditugu hizkuntza politikari indar berri bat emateko, eta ikusten duguna da azkenean ez dutela ezer bete, eta guk erran dugu ez gaudela aulkiak betetzeko edo itxurakeria egiteko. Nahi badute gurekin lan egin, serioski aritu behar dugu eta urrats berriak eman behar dira.

Estatuak Eurokarta izenpetu ez duenean, edo Akitaniak diru emaitzak igo ez dituenean, edo Departamenduak diru emaitzetan atzera egiten duenean, ez du paktatutakoa betetzen eta orduan hizkuntza politika hori bermatzeko prest ez gaude.

Frantxua Maitiak berriki utzi du EEPren buruzagitza. Behin-behinean dago oraintxe Jean Claude Iriart. Aldaketarako momentua izango litzateke hau?

Bai. Uste dugu gauzak berriz hartu behar direla. Gainera, Ipar Euskal Herrian instituzio bat izateko aukera dago herri elkargo bakar batekin eta gure ustez momentua da gauzak berriz mahai gainean ezartzeko eta hizkuntza politika bat aitzinera eramateko. Azken urteetan adostu duguna tokiko hautetsiekin da zein urrats eman behar diren euskara bizirik ikusteko datozen hamar-hogei urteetan. Urratsak elkarrekin definitu ditugu, baina momentu honetan Estatua, Departamendua eta Akitania dira urrats horiek egin nahi ez dituztenak. Beraz, nolabait, salaketa bat egin dugu eta gure haserrea agertu erranez gu ez gaudela prest aholku batzordera joateko gauzak adosteko eta gero haiek ez betetzeko.

Baina jarrera eraikitzailea ere erakutsi duzue eta aldarte ona ere bai. Nolako erantzuna espero duzue?

Gu beti elkarrizketarako prest eta gauzak aitzineratzeko prest. Bestalde, badugu sekulako lana bakoitzak bere arloan eta beraz guk segituko dugu lanean eta gure gonbitea izan da berriz gure bideak gurutzatu daitezen eta elkar topatu dezagun, adosteko. Estatuak, Akitaniak eta Departamenduak erran dutena da aurten ezin izan dutela egin, heldu den urtean ere ez, eta beharbada 2017an. Guk erraten dugu ezetz, egun bakoitzak kontatzen du hizkuntza baten bizitzan eta bi urte ezin ditugu itxoin besoak gurutzaturik. Guk eskatzen duguna da lehenbailehen mahai-inguru bat osatu dadin, berriz ere hizkuntza politika publiko horrek behar duen indarra ukan dezan Ipar Euskal Herrian. Zeren gizarteak eskatzen du, bertako hautetsiek eskatzen dute. Beraz, Akitaniari, Pirinio Atlantikoei eta Estatuari eskatzen dieguna da erantzun diezaioten deiadar horri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Konfederazioa
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


2023-12-18 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko instituzioei euskararen aldeko politika ausartak eskatu dizkiete, 2050erako euskaldunak %30 izatea lortzeko

Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu... [+]


2023-07-13 | ARGIA
Brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea ikasle guziei zabaltzea nahi du Euskal Konfederazioak

Zientzietako azterketa euskaraz egitea onarturik, aurten euskaraz egin ahal izan dute brebeta Seaskako ikasleek. Eskubide hori ikasle guziei zabaltzea eskatu du Euskal Konfederazioak. Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez dio atea hetsi aukerari.


Eragile andanak deitu du euskalgintzak Baionan antolaturiko manifestaziora

Larunbat honetan iraganen da manifestazioa Baionan, Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! leloak lehen lerroan jarriz. Hitzordua 17:00etan Suprefetura aitzinean jarri dute.


Eguneraketa berriak daude