Ertzaintzak Gorka Bereziartuari egindako erasoa salatu dute kazetarien elkarteek eta Hekimenek


2016ko ekainaren 21an - 12:30

"Poliziak ez du komunikabideetako langileen lana oztopatu behar kaleko informazioa kubritzean. Ez ditu kamerak eta erreportariak interbentzio polizial batetik aldendu behar lekuko deserosoak saihestuz. Gizarte demokratiko batean kazetariak askatasunez mugitu behar dira gizartearen informazio eskubidea eta oinarrizko eskubideak bermatzeko", diote oharrean.

EKE eta KEErentzat informazio eskubideari zuzenean egin zaio eraso, eta beraz, komunikabideetako profesionalek garatzen dugun lanari ere.

Adierazi dute Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzako arduradunei gertatutakoa ikertzeko eta horrelakorik berriro ere ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dietela.

EKE eta KEEk ateratako oharrean, ARGIAren aurka aplikatutako Mozal Legea ere aipatzen dute, nabarmenduz irudi batzuk hartzeagatik zigortu zutela Axier Lopez kazetaria.

"Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak gogorarazi nahi dugu informazioaren profesionalek autoerregulaziorako neurriak baditugula, gure arau eta kode deontologikoen bidez arautuak, horregatik ‘Mozal Legea’ berehala kentzea eskatzen dugu. Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak lege horren gerizpean ez babestea eskatzen dugu, erantzukizunak araztuz kazetaria erruztatzeko".

Era berean, Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak elkartasuna adierazi die bai Bereziartuari bai ARGIAri. Elkarteak bere egin du, hitzez hitz, ARGIAk erasoa dela-eta kaleratutako oharra.

Testigantza grafikoen aurkako ehiza

Igande arratsaldean, Donostiako Gipuzkoa Plazan, Ertzaintzak Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari eraso egin zion, bere lana egiten ari zela. Agente bat zuzenean beregana joan, eskuaz mugikorra kentzen saiatu eta lurrera bota zuen, galtza eta jertsea hautsiz, hark kazetaria zela behin eta berriz esan arren. Ez zioten kazetari txartela ateratzeko aukerarik eman, eta behin lurrean, txartela atera eta erakutsi arren, erretenitu egin zuten. Era horretan, hainbat zauritu eragin zituen kargaren momentua ongi grabatzea eragotzi zuen Ertzaintzak. Bereziartuak salaketa jarri du erasoa egin zion ertzainaren aurka.

ARGIAk gogor salatu du Bereziartuaren aurkako erasoa eta kezka adierazi du Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa testigantza grafikoak hartzen dituzten herritarrak identifikatzera sistematikoki joateagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude