Euskal instituzioek Israelekin kolaboratzen dutela salatzeko mobilizazioak deitu dituzte Bilbon

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sortzen ari den SOSA enpresa israeldarrarekin hitzarmena sinatu du, eta atzera botatzeko eskatu diote hainbat erakunde eta kolektibok.


2018ko maiatzaren 31n - 13:25

Israeleko Estatuari Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpaina (BDZ) osatzen duten Bilbo mailako erakunde eta kolektiboek prentsaurrekoa egin dute asteazkenean, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Palestinarekin elkartasuna adierazi, eta Euskal Herriko instituzioetatik Israelekin egiten diren kolaborazioak salatu dituzte.

Potentzia handien konplizitatea eta nazioartean eskaintzen zaion inpunitatea barik, Israeleko Estatuak kolonizazioa eta palestinarren etengabeko giza eskubideen urraketa ezingo lituzkela mantendu azpimarratu dute. “Euskal instituzioak ez dira salbuespen bat” nabarmendu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak SOSA enpresa israeldarrarekin sinatutako hitzarmena erdigunera ekarriz.

Salaketok kalera atera eta Palestinarekin elkartasuna adierazteko, bi mobilizazio deitu dituzte: Manifestazioa ostegunean, maiatzak 31, Arriaga plazatik 19:00etan aterako dena; eta elkarretaratzea ostiralean, ekainak 1, 11:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Elkarretaratzean, Unai Rementeria Maiz Bizkaiko Diputatu Nagusiari eskutitz bat emateko asmoa daukatela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Sionistek palestinarrak erreserba batzuetan edo beren lurretatik kanpo nahi dituzte"

Maulen eta Baionan egon berri da Pierre Stambul, Palestinaren alde dabiltzan kolektiboek gomitaturik. Judu laikoa eta nazien genozidioa hurbiletik ezaguturikoa da, bere amaren alde guztia deuseztatu zutelako. Erresistente komunistak zituen gurasoak, aita Manouchian talde... [+]


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Israeli boikota eskatzeko, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzara kateatu dira BDZko kideak Iruñean

Nafarroako BDZtako bi kide kateatu dira Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara, Iruñeko Merindadeen plazan 11:30ean. Beste 30en bat lagunek lagundu dituzte kateatuak Israeli boikota eta harekiko harreman diplomatikoak apur ditzaten eskatzeko ekimenean.


Eguneraketa berriak daude