argia.eus
INPRIMATU
Euskal ikasle mugimenduari buruzko “Ikasi eta irauli” liburua plazaratu dute
2005eko azaroaren 25
Txalaparta argitaletxeak Ikasi eta Irauli. Euskal ikasle mugimenduaren historia liburua kaleratu du. Lan hori hiru lagunen artean idatzi dute: Mikel Zabala historialariak Erdi Arotik 1936 arteko ibilbidea jaso du, Sabino Ormazabal kazetariak 1936tik 1986 artekoa eta ikasle mugimenduaren baitan parte-hartze zuzena izan duen Igor Arroyok hortik aurrerako garaiak.