Ambazada eraikitzeko deialdi bateratua

Euskal Herritik ZADera: iraulketen alkimia

  • Euskal Herrian, Bretainiako Notre-Dame-des-Landes-ko ZAD eremuan bezala, uste baino gehiago gara erresistentzian baita eraikuntzan gabiltzanak. Elkarrekin bide egiteko gogoak perspektiba esperantzagarriak ireki dizkigu, pixkanaka sendotu eta zabaldu nahiz, epe luzera lanean elkarrekin jarraitzeko.

Euskal Herria zadista
2017ko uztailaren 28a

Testu hau sinatzen dugun hogei elkarteek, datorren agorrilean/abuztuan ZADen eraikiko den nazioarteko herrien eta borroken etxolaren auzolanera joateko deialdi bateratua egiten dugu. Munduko leku desberdinetatik etorriko diren beste hainbat talde eta jenderekin, Anbazadaren proiektua gorpuzteko aukera ukanen dugu hilabete osoan zehar. Gune berri horren eraikuntzak, etorkizunean, bakoitzaren egin molde eta helburuak trukatuko ditu, elkartasunari ateak irekitzeko.

Ildo beretik, joan diren ekainaren 14an eta 17an, bi bilkura ireki antolatu ziren Hazparnen eta Gasteizen, Euskal Herriko kolektibo eta norbanako batzuen parte hartzearekin. Aniztasuna euskarri, elkar ezagutza egin genuen, bakoitzaren errealitateak partekatuz. Saretzea, autogestioa eta elkar zaintza izan ziren, besteak beste, gehien entzun ziren hitzak eta praktikak. Kanporaketa mehatxupean dauden aske guneei arreta berezia jarriz (Errekaleor, Tosu), auzolanetan aritzea adostu dugu.

Sortu berri den eztabaida eta iniziatiba topagune honek balore inportante batzuk jarri nahi ditu martxan, beti ere molde irekian. Horizontaltasun, gardentasun eta inklusibitateari eman nahi die leku, Euskal Herrian zehar dauden herrigintza esperientzia eta dinamika militanteen indarberritzean parte hartzeko, esparru askotan burutzen ari diren hausnarketa eta proposamenen bateragarri.

Datorren urriaren 21ean, Getxoko Tosu aske gunean antolatuko dugun asanbladara etortzeko deialdia luzatu nahi dizuegu gaurtik, lehen bilkuretara agertu ez ziren elkarteei gomita berezia eginez, konbergentziaren ildotik norabide komunak asmatzeko, lanabes eraginkorrekin.

Ekar dezagun euskal alkimia munduko iraulketara. Lurra eta Askatasuna!

Deialdi honen sinatzaileak :

AHT Gelditu! elkarlana

Aldaxka kolektiboa (Baiona)

Amarauna kolektiboa (Ziordia)

Arditurriko errepublika (Oiartzun)

Askapena

Beasaingo gaztetxea

Bizi Toki (Behauze)

Ekologistak Martxan

Eleak-Libre dinamika

Errekaleor auzo askea (Gasteiz)

Euskal Herria Zuzenean

Firestone lantegi berreskuratua (Añorga)

Hendaiako Gaztetxea

Indar Beltza

Ipeh antifaxista

Lurralde Askea

Mamarigako kultur etxea (Santurtzi)

Stop Mines elkartea

Tosu Betirako (Getxo)

Txerrimuño baserria (Lezo)

 
Zer da munduko borroken ambaZADa?

Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD bihotzean, egitasmo berri bat lurretik jalgi da: zentro intergalaktiko baten sortzea,  hemengo eta beste nonbaiteko borrokak biltzeko.

Etxola antzekoa izanen da, kolektiboen, dinamika ekintzaileen eta herri minorizatuen eskura, ekitaldi mota guztiak gauzatzeko. Gure indarrak biltzeko tresna,  mugarik gabekoa, elkartasun, konbergentzia eta laguntzan finkatua. Leku funtzional eta atsegina, non etxean bezala eta besteekin bat senti baikintezkeen.

Mundu osoan zabaldua da deiadarra anbaZADa proiektu hau irekitzeko, errotzeko eta margotzeko, dagoeneko bizi praktika ugarik eta erresistentzia anitzek zeharkatzen duten  lurralde honetan, sare interplanetario baten oinarriak finkatu nahian.

Eraikuntza kolektiboko gune bat antolatuko da uda honetan. Parada egokia izanen da kulturen, gaitasunen, esperientzien eta elkarrekiko bizitzen gurutzatzeko, eta hain segur handik egitasmo berriak aterako dira: hori dugu helburua.

Uztailaren amaieran kanpamendu auto-zuzendu eta parte-hartzailea apailatuko da, abuztuaren amaiera arte; beste egitekoen artean, agorrilaren 7tik 15era aireportuaren aurkako laguntza batzordeekin batzarrak izanen dira, eta agorrilaren 12tik 20ra ihardunaldi intergalaktikoak ospatuko ditugu.

Beraz, agorril honetan badugu hitzordua elkarrekin etorkizun berri baten izerdia altxarazteko, aireporturik eta bere mundurik gabekoa.

Lurra eta Askatasuna !

Euskal Herrian zehar, hitzordu hauetara etortzeko dei kanpaina martxan jarria da. Abuztuan etorri nahi duen edonori, bere izena helbide honetara bidali dezan eskatzen diogu: ehzadista@yahoo.com. Bakoitzari xehetasunak emanen dizkiogu (nola heldu eta zer ekarri, auzolanen eta kanpaldiaren ibilmoldea, etab).

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Bretainia

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Lehen pausoa

Eusko Jaurlaritzaren eskariz eta Paco Etxeberriak gidatuta aditu talde batek egin duen torturari buruzko txostena, aspaldi egin beharreko urratsa zen, eta askorentzat berandu iritsi arren ongi etorria, zalantzarik gabe. Hala ere, gauzak ondo egingo badira, beste pauso askoren arteko lehena izan beharko luke honek, eta ez, itxura guztien arabera, egin nahi dutela ematen duena: arlo honekiko zorra kitatuta dagoela esan, eta tiradera baten barrenean utzi, betiko ahaztuta.

Beste pauso askoren... [+]


2018-01-21 | Asier Blas
Ezker eraldatzailea bizirik dago Latinoamerikan

Mundua polo bakarreko egitura inperialista batetik polo anitzetako egitura baterako trantsizioan dago. Berri ona da, potentzien arteko pisu eta kontrapisuen joko horrek soberania esparru autonomoak eta eraldatzaileak jaio edota indartzeko abagunea sortu baitu. Testuinguru horretan garatu ziren Latinoamerikako ezkerreko gobernuak. Zoritxarrez oasi bat izan dira indar progresisten panoraman. Bitartean, munduko ezkerreko indar hegemonikoak noraezean egon dira.

Ezkerreko puristek maiz kritikatu... [+]


2018-01-21 | Nerea Ibarzabal
Pelikula

Beldurrezko pelikulen alderik okerrena amaitzen diren unean iristen da, ondorengo orduetan eta datozen gauetan –batzuontzat behintzat–. Filma bera hazi bat ereitea baino ez da, gainerakoa zure buruak egingo baitu, askoz hobeto eta askoz errealago.  

Horrela, pertsona ausartaren mozorroa erori eta komunetik logelarako ibilbidea korrika igarotzen harrapatuko duzu zeure burua, korridoreko argia piztuta. Ez duzu hankarik eta besorik izarapetik aterako, beroak itotzen egon arren... [+]


Lurrin kirastuak

Telebista isiotu dudan bakoitzean, lurrin iragarkiak ikusi ditut, zientoka. Pentsatzen hasita nago hatsa dariola gabiltzala, hainbeste perfumatu beharra badugu. Baina era berean, spot horiek ez dute usaimenik irudikatzen. Gaitza da, bai, usainak (edozein) pantaila zeharkatzea, baina flasko zoragarri horiekin beste promesa batzuk iradokitzen dizkigutelakoan nago: edertasuna, erromantzea eta sexua.

Nerabezaroan bazen kolonia eslogan bat: tanta bat, musu bat. Sasoi zoro hartan, maitasun guran,... [+]


2018-01-21 | Bea Salaberri
Peko errekatik, maldan gora

Urte berrian gaude eta honetan zehar Euskaraldiaren garapena etorriko zaigu, araiz, herriz herri eta egunez egun. Gu oraino gaude begira abenduko lehen egunei, zeinetan burutu baitugu BAM –Baiona-Angelu-Miarritze– euskaraz ekimena. Hogei ginen hastapenean eta, usteak gainditurik, mila inguru ginen heltzean.

Astez aste antolaketaren lehen bilkuraz geroztik, iragan da denbora, finkatu eragileak eta juntatu partaideak. Gaur jada segipena nola eman dugu gogoetagai. Dagoeneko... [+]


2018-01-19 | Lander Arbelaitz
Menderatua da beti diskriminatzaile

Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina?


2018-01-18 | Pablo Sastre
El Procès, ikuspegi libertario bat

“Prozesua” dela-ta, badira, Kataluniako libertarioen artean, nazio-arazorik badenik ukatu eta borroka hau beraiena ez dela esaten dutenak; badira mugitzen den edozeri jarraitzeko prest egon eta independentziaren aldeko oldearekin era oportunistan eta akritikoan bat egin dutenak; eta badira, azkenik, prozesuan modu kritikoan eta aktiboan parte hartzen dutenak ere.


Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan. Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina egitasmo osoa oraindik garatzeke dago; euskal kulturaren erakuslehio eta euskaltzaleen topagune... [+]


Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


Guk hitano, hik zergatik ez...

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude