Euskal herritarrek pobreziarekin amaituko duen DsBE bat behar dute

  • ARGILAN-ESK-k urteak daramatza DsBEren erreforma erradikala aldarrikatzen, bere gabezia garrantzitsuenak soluzio-bideratzeko, hau da, pobrezia, bazterketa soziala eta Lanbideren kudeaketa penagarri eta zitalarekin amaitzeko.

     

     


2018ko ekainaren 05an - 10:34
DsBEaren aldeko agiriaren sinatzaileak, Bilbon.

Pobreziarekin amaitzea. Pobrea dena DsBEra (RGI delakoa) heldu gabe gera ez dadin edo DsBEra heltzen dena pobre izaten ez jarraitzeko. Eusko Jaurlaritzaren Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkestaren arabera (PDSI-2016) 60.000 pertsona pobrezian erortzeko arriskuan daude eta ez dute DsBE kobratzen; eta beste 63.000 pertsonek DsBE jasotzen badute ere, pobreak izaten jarraitzen dute.

Jendarte-bazterketarekin amaitzea, jendarte- eta lan-inklusiorako neurriak suspertuz, errentak bermatzeko prestazio ekonomikoekiko aparteko eskubide independenteak baitira.

Egungo kudeaketarekin amaitzea, euskal administrazioak DsBE/EPO/JLL-en inguruan egiten duen kudeaketarekin amaitzea. Lanbidek egiten duen DsBE/EPOren kudeaketa desegokiaren ikuskapen eta kanpo-azterketa lotesle bat behar da; Lanbidek Arartekoaren txostenei eta behin eta berriro egiten honek dizkion gomendioei entzungorrarena egiten die. Lanbidearen kudeaketa desegokiak erabateko indefentsio egoeratan gauzatzen da, bizi-prekarietatean, muturreko estres batean, irain sakoneko bizipenetan; guzti hau DsBE/EPOren eskuratzeari erosoki loturiko kriminalizazio eta estigma soziala, jasotzaileen bizitza infernu bat bihurtzen da, giza eskubideak urratuz, eta justiziaz zein jendetasunaz barreiatu eta eragotzi behar dira berehala.

ARGILAN-ESKrentzat, apirilaren 27an EAJ eta PSEk aurkezturiko Diru-sarrerak eta Jendarte-inklusiorako Lege proposamenak ez die erantzuten, inolaz ere, aipatu berri ditugun hiru helburuei: Ez du pobrezia eta bazterketarekin amaituko, ezta Lanbidek ematen duen tratu txarrekin. Aitzitik, pobrezia areagotu egingo du.

Pobreziarekin amaituko duen DsBE bat aldarrikatzen dugu

Etxebizitza bakoitzeko bizikidetasun unitate (BU) batera mugatzeak funtsezkoa den etxebizitza partekatzera behartuta dauden milaka BU botako ditu DsBE/EPO/JLLetatik (familia eta banakako pertsonak), partekatzera behartuta daude etxebizitzen garestitasunaz.

Aldi berean, DsBE Lanbide arteko Gutxieneko Soldatatik (LaGS) behin betiko desloturak, datozen urteetan, hauen igotze eskasa ekarriko du eta hauen jaitsiera erraztuko du. DsBE LaGS-rekin 2012an lotura hau galdu zenetik azken zazpi urteotan murrizketaren zenbatekoa % 13,5ekoa izan da.

Lan Diru-sarreren Osagarriaren Bermatzeko Errentak bere zenbatekoan murrizketa bat izango du, langile prekarioen pobrezia areagotuz.

Lanbidek pertsona jasotzaileei ezartzen dizkien kontrolak eta jazarpena mantenduko dira; derrigorrezko hatz-marka gehituz, diskriminatzaile eta zitala izan ez ezik, ilegala ere bada datu-babesarako eskubidearen aurkakoa baita.

BU batzuk onuradun aterako badira ere (hiru kide baino gehiagoko unitateak eta monoparentalak ere), hauen onurak ez du ekidingo beste askok kaltetuta ateratzea DsBE eta etxebizitza batean bakarrik bizitzeko baliabiderik ez izateagatik, EPO prestazioetarako eskubideak galtzeagatik.

Alternatibak baditugu. ARGILAN-ESKrentzat pobreziarekin amaitzeko Oinarrizko Errenta indibiduala eta unibertsala, eta zenbateko nahikoduna behin-betiko soluzio eragingarria litzateke. Hala ere, badira erreforma honek jaso beharko lituzken  neurri partzial ugari aurrerapausoa izan zedin eta ez atzerapausu bat bizimodu duina baterako eskubidea.

EAJ eta PSEk DsBE erreformatzeko egin duten lege-proposamenak ez du pobreziarekin amaituko, berau areagotuko du

Pobreziarekin amaitu nahi duen lege berri batek LaGSren %100a beharko luke izan, gutxienik, DsBEren zenbatekoa, izaera indibidualarekin, etxebizitza batean bizi diren guztiak pobreziatik ateratzea bermatuko duena. 18 urtetik jaso dena eta urte bateko gehienezko erroldaldi batekin. JLLak eskubide subjektibo bat behar dute izan, eta enplegurako pizgarriak iraunkorrak eta zenbateko nahikodunak, lan prekarietate egoera ematen den heinean.

Inklusiorako eskubidea, errentak bermatzeko eskubidearekiko independentea izan ez ezik, bi modalitate desberdin izan beharko ditu: Inklusio sozialarena eta inklusio laboralarena.

Diru-sarrerak bermatzeko sistema honetan ematen den iruzur eskasarantz (%0,3koa Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera) bideratu zigor-erregimena, eta eragotzi Lanbidek, orain arte egin duen bezala, prestazioen galerarekin zigortzea falta burokratiko txikiak egin dituzten pertsonei; falta hauek, kasu askotan, informazio edota solasaldi fidagarri ezagatik ematen dira desorientazio edo indefentsio egoeran, behartze egoeran ez denean zalantzazko egoeretan.

DsBE/EPOren kudeaketa aldatu egin behar da. Hartu beharreko beste neurrien artean, ordainketa desegokien kopurua mugatu beharko litzateke, urte bateko buruan preskribatuz. Aldi berean, epeak laburtu beharko lirateke, administrazio-isiltasun positiboa arautu beharko litzateke eta erabiltzaileei ez eskatzea Lanbideak dituen paperak edo beste administrazioetatik lor ditzakeenak.

Baina aldaketa hauek ez dira berez ezer gabe etorriko. ARGILAN-ESK-k herritarrei dei luzatzen die Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta duin bat defendatzeko, benetako eskubidea izan dadin. Nahiz eta eskubide hau egun erabili behar ez, beharbada biharko egunean erabiltzera behartuta egongo zara.

Kalera atera gaitezen bizimodu duin baterako eskubidearen alde borrokatzera. Parte har dezagun kolektibo desberdinek deituta egingo diren asanblada, mobilizazio eta salaketetan.

Bada dirurik eta alternatibarik pobreziarekin amaitzeko. Borondate politikoa falta da

Bestaldetik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak suspertuta, zeinean parte hartzen dugun,  “eskubide sozialen aldeko” sinadura-bilketari bati ekingo diogu; jakin badakigu ekimen honek bere mugak dituela, baina interesgarritzat jotzen dugu apoiatzea eta sinadurak jasotzea eta proposamena Eusko Legebiltzarrean defendatzea honek onar dezan, euskal herritarrentzako aurre-pausu garrantzitsu bat izango bailitzateke.

Jendarte bezala pobreziarekin amaitzeko eskubide eta aukera dugu eta Eusko Legebiltzarra posible egiteko betekizuna, aipatu ditugun hobekuntza proposamenak onartuz. Beraz, ondorioa garbia da: kaleetan ez badugu EAJ eta PSEk egungo legea okerragotzeko asmoak galarazten, pobreziaren areagotze bizi bat baino ezin dugu espero eta egoera honetatik emango diren ondorio larriak.

Pobreziarekin amaituko duen DsBE bat behar dugu eta ezin dugu murrizketa gehiagorik onartu. Gure eskuetan dago. Kalera atera gaitezen pentsiodunek edo mugimendu feminista egiten ari diren moduan, borrokarako jarraibidea erakutsiz.

Beatriz Uriarte Riaño.
Iosu Balmaseda Monje.
ARGILAN-ESKko kideak.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude