William A. Douglass antropologoari 7K aldizkarian egindako elkarrizketatik hartu dugu pasarte hau:
“Euskal Herrira etortzen naizenean, etxean bezala sentitzen naiz; hainbestetan izan bainaiz hemen, hainbeste lagun baititut hemen, bereziki Aulestin eta Etxalarren…Euskal kultur munduarekin harreman handiagoa izan dut, nirearekin, alegia amerikarrarekin, baino. Hein handi batean etorkina izan naiz, intelektualki bederen. Karrera profesional osoan, nirea ez den herri batez arduratu naiz; denboraren poderioz, ordea, nirea balitz bezala sentitu dut”.