Iñaki Goikoetxea Arrufatek, 21 hilabetetan grabatutako Euskal Herriko 100 txoko bideo batean bildu ditu. Leku guzti horietan dantza bat eginez bideo bat eskegi du Interneten, bere garaian Matt Harding-ek munduko txoko ezberdinekin egin zuen bezalaxe.
Nondik dator ideia hori?
Matt Harding 31 urteko estatubatuarrak egun batean bideojokoak programatzeari utzi eta lortutako dirua munduari bira emateko erabiltzea erabaki zuen. Bidaian lagun bat ezagutu eta harekin batera dantza ero bat asmatu zuen. Bisitatu zuten herrialde eta txoko bakoitzean dantza egiten grabatzeko eskatu zion. Mattek erabaki zuen estatu bakoitzeko monumentu ezagunaren aurrean dantza egiten grabatuko zuela bere burua. Etxera itzultzean puska guztiak batean editatu eta Youtuben eskegi zuen. Arrakasta izugarria izan zuen, geroztik, egunero milaka pertsonak ikusten dute bideoa.
Lortutako arrakasta ikusita, Stridegum txikle enpresako arduradunak Mattekin harremanetan jarri eta ondorengo proposamena egin zioten: munduari beste bira bat ematea; euren gain hartuko zituzten gastu guztiak, bideoetan enpresaren logoa azaltzearen truke. Matt Hardingek 39 herrialde bisitatu zituen berriro. Orain milaka pertsonak Matt dantzan ikusteaz gain Stridegumeko logoa ere ikusten dute.
Hardingek ondorengoa azaldu du: “Dantza honekin ondo pasa nahi nuen, eta bideoa Interneten eskegi jendeak barre pittin bat egin eta ondo pasatzeko. Honek guztiak ez du mezurik, ez dut ezer lortu nahi honekin”.
Matt Harding-ek bideoa Interneten eskegi zuenetik milaka lagunek gauza bera egin dute, Iñaki Goikoetxearen moduan.