Gasteizko Jimmy Jazz aretoak, Miarritzeko Atabalek, Bilborockek eta Bermeoko Kafe Antzokiak jarri dute abian Euskal Herriko Musika Etxe Sarea egitasmoa. Helburutzat ditu, besteak beste, musikaren kontsumo ohiturak aldatzea, publikoa erakartzea, azpiegiturak zabaldu eta eguneratzea eta, oro har, kultura musikala babestu eta aberastea.
Horretarako hezkuntza izango da oinarrizko osagaietako bat, prestakuntza, ekoizle, musikari zein publikoarena. Ikastaroak antolatuko dituzte, bekak, eskolaz kanpoko ekintzak, kontzertu didaktikoak...
Katalunia eredu
Abian den kultur proiektuak Kataluniako Musika Etxea du eredu. Hospitalet, Terrassa, Mataro, Manresa eta Gironako aretoek sortua, ekimen mordoa antolatu du, 457 kontzertu eta 90 ikastaro, adibidez.