argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Musika Etxe Sarea sortu dute lau aretoren artean
  • Euskal Herriko Musika Etxe Sarea sortu dute lau musika aretoren artean, musikari eta zaleen prestakuntza eta baliabideak ugaritzeko helburuarekin. Miarritzeko L'Atabal, Gasteizko Jimmy Jazz, Bilborock eta Bermeoko Kafe Antzokiak jarri dute martxan egitasmoa eta otsailetik aurrera hasiko dira kontzertuak programatzen.

2012ko urtarrilaren 20a

Sustatzaileek adierazi dutenez, musikaren kontsumo ohiturak aldatu nahi dituzte, areto guztiek antzeko arazoak dituztela ikusita. Helburu bezala, taldeentzako prestakuntza eskaintzea, sormena garatzea, erakustaldiak antolatzea eta musika hedatzea aipatu dituzte.

Kataluinan arrakasta edukitzen ari den eredua da orain hemen proposatu dena. Hospitalet, Terrassa, Mataro, Girona eta Manresa hirietako aretoek osatutako sareak 457 kontzertu antolatu ditu eta 138.000 pertsona inguru gerturatu dira emanaldietara.