60ko hamarkada amaieratik 80ko hasierara bitartean ezagun egin ziren kantuak protagonista izango dira larunbat honetan, Kursaalen, Euskal Herriko lur maitea kontzertuan (iaz kaleraturiko izen bereko diskoan oinarritua). Emanaldian ondorengo artistek hartuko dute parte: Naia Robles, Erramun Martikorena, Gorka Knorr, Txomin Artola, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko, Pantxoa eta Peio, Anje Duhalde, Niko Etxart, Antton Valverde eta Xabi San Sebastian bere taldearekin.