argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko lehenengo Postporno jardunaldiak uztailean
  • “Lizun ta zikin” jardunaldiak Medeak talde transfeministak antolatu ditu eta Donostian izango dira uztailaren 23tik 26ra.

ARGIA @argia 2015eko ekainaren 26a
Medeak taldeak antolatu ditu Postporno jardunaldiak.

Solasaldi eta ikus-entzunezkoen emanaldien artean tailerrak izango dira nagusi. PostOp taldeak adibidez, Generando alianzas a través de prácticas sexo afectivas disidentes tailerra eskainiko du. Rebaika & CarKiller taldeak berriz, sexu jostailuekin egingo du lan. Nucleo Duro taldeak Cuerdas de atar por casa tailerra eskainiko du.

Postpornoa euskaraz izan al daitekeen ere aztertuko dute jardunaldietara bilduko direnenek.

Postpornoari buruzko bideo lehiaketa ere antolatu dute eta sari banaketa uztailaren 25ean izango da.

Egitaraua eta bideo lehiaketako informazioa hemen aurkituko dituzue.