argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko lehen bizikleta parke urbanoa egin dute Legorretan
  • Xendapedalak bizikleta parkeak 3.500 metro koadro ditu eta ostegun honetan zabalduko ditu ateak Legorretan. Adin eta maila guztientzako gunea da, 3 urteko haurretatik hasi eta BMX, XC, enduro, jauzi zein jaitsiera modalitateak praktikatzen dituzten goi mailako kirolarientzako.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 13a

Orein Bike arduratu da zirkuitua diseinatu, garatu eta eraikitzeaz, eta sei gune ditu: 400 metro koadroko bultzada ibilbidea, 250 metro koadroko oreka gunea, 150 metro koadroko haurrentzako gunea, 1.000 metro koadro dituen salto gunea, 350 metro koadroko harrien lorategia eta 500 metroko MTB ibilbidea. Bizikletentzako garbilekua eta atsedena hartzeko lekua ere baditu parkeak.

Legorretako Udalaren ekimenez gauzatu da proiektua eta uztailean hasiko dituzte haur eta gazteentzako lehen eskolak. Maila altuko txapelketa eta ekitaldiak antolatzeko aukera ere eskaintzen du instalazioak.

“Parke publiko irekia da, mendi bizikleta maite duen edonorentzako aproposa”, diote egitasmoaren arduradunek.