argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak diru-bilketa kanpaina abiatu du “Trantsizioak” lelopean
  • Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "Trantsizioak gure esku!" lelopean abiatu du aurtengo diru-bilketa kanpaina, laborantza eta elikadura defendatzeko helburuarekin. Kanpainak Lurramaren lema ere berriz hartzen du: "Bihar ere laborari".

Lorea Mailharrancin Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko urriaren 10
Bi proiektu nagusi aurkeztu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Euskal Irratiak

Kanpaina berriaren karietara bi berritasun nagusi aurkeztu dituzte: laborantzaren eta elikaduraren egitura baten sorrera bidean dela eta lurraldean fruitu ekoizpena sustatzeko lan sail berri bat sortuko dutela. Teknikariak ekoizleak fruitu-baratzeen kudeaketan lagunduko ditu eta arbolen ibilbide tekniko-ekonomikoak sendotzeko laguntza emango dute.

Bestalde, 2017tik Hirigune elkargoarekin lantzen dute laborantzaren eta elikaduraren egitura sortzeko proiektua, eta elkargoak baiezkoa eman du. Egiturak elkarte forma hartuko luke eta sortzeko hainbat aktore bilduko lituzke: garapen estruktura, laborantza ganbarak, departamenduko laborantza ganbara, gizarte zibila eta garapen kontseilua.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kanpainaren bidez laborari eta elikadura proiektuak indartzea nahi du eta bereziki transmisioari interesatzen da. Diru-bilketa kanpainak azaroaren 23ra arte iraungo du, eta Lurrama azaroaren 7tik 9ra iraganen da Miarritzeko Halle d’Iraty aretoan.