argia.eus
INPRIMATU
Euskal herritarrak kalera irten dira monarkiaren kontra protesta egiteko
  • Espainiako Erregearen abdikazioa dela-eta hainbat manifestazio egin dira astelehenean: monarkiaren erreferenduma eta euskal errepublikaren aldarria izan dira mobilizazio horien ardatzak.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 03a

Hego Euskal Herriko hiriburuetan milaka pertsona elkartu dira bi aldarri horien alde.

Iruñean manifestazioa egin zen udaletxearen aurrean, Ahotsa.info-k jaso du elkarretaratzearen bideoa.

Elkarretaratzearen argazki hau ere helarazi digu ARGIAren irakurle batek.

Donostiako Boulevarrean kontzentrazioa deitu zuen EH Bilduk. Eskunabarrak erabiltzaileak irudiak hartu eta Youtubera kargatu ditu:

Gasteizen monarkiaren inguruko kontsulta eskatzeko Andra Mari Zuriaren plazan bildu ziren. Damian Santiagoren bideoa da ondorengoa.

Bilbon ere milaka pertsona bildu ziren. Espainiako III. Errepublikaren alde kalera atera zirenen irudi hauek txiokatu zituen Lynsane erabiltzaileak Twitterren.

 

Eibarren, historikoki errepublikazalea izan den herrian, udaletxeko plazan bildu zen jendea.

 

Eta Irunen, tradizio errepublikar handiko beste herri bat, San Juan plazan egin zen kontzentrazioa.