Bazen behin...Bermeon Euskal Kontalarien 5. jaia egingo da irailaren 25ean eta 26an. Antolatzaileek adierazi dute prestatu duten egitaraua “heldu, gazte, nerabe zein familientzako” dela. Izan ere, aurtengo jaiarekin ipuinak helduentzako ere badirela gogoratu nahi dute. Aurreko festetan ez bezala, aurten bi egunetarako lotu dituzte ekitaldiak. Hau da hurrengo astebururako egitaraua:
Irailak 25, larunbata:
20:00-22:00tara San Frantzisko elizako klaustroan helduentzako hitzaldiak: Doro Zobaran, Pedro "A la luz de las Velas" (gazteleraz), Bego "Kandelen argipean" (euskaraz), Teresa Echegaray (gazteleraz), Joxemari Karrere (euskaraz) eta Carlos Saez (gazteleraz)
Irailak 26, igandea
Goizean zehar, ibilaldia Bermeon zehar, musikak lagunduta. Herriko hiru lekutan ipuinak kontatuko dira
11:30-12:30: Santa Eufemian: Ixabel Millet (euskaraz) eta Virginia (euskaraz)
12:45-13:45: Portu Zaharrean umeentzat: Amaia Arriaran (euskaraz) Lur Korta (euskaraz) APLIKA-Leire Basarrate (euskaraz)
14:00etan Lamerako Kiosko Berrian: MariOlas (euskaraz)
14:30etan Agurra Hiru toki horiez gain, beste aukera batzuk egongo dira ipuinen xarmaz gozatzeko:
11:30-14:00: Oraculo de cuentos (Udaletxeko kioskoan)
11:30-14:00: Ipuin-Kontsultorioa (Portu Zaharrean)
11:30-14:00: Ipuin poteoa 12:30-13:30: Ipuin-txangoa "Hegaluze" txalupan (txartelak 3 euro)