Euskal Herriko ibaiek kutsadura maila altua dute plagiziden ondorioz

  • Iberiar penintsulako ibai nagusiek kutsadura maila altua dute. Plagizidaren zantzu nabarmenak antzeman dira. Hala dio Ecologistas en Acción eta Pesticide Action Network Europek egin dute Rios Hormonados txostenak. Kantauri isurialdera doazen ibaietan 55 sustantzietatik 17 topatu dira, eta balantze orokorra ez da oso positiboa. Ebro ibarrean, aldiz, 37 substantziatik 21 antzeman dituzte.

Funesen izandako uholdeak duela lau urte

2018ko otsailaren 22an - 18:43

Kantauri itsasora doazen ibaietan aurkitu diren 17 substantzietatik 14 disruptore endokrinoak izan daitezke eta 15 legez kanpokoak dira, lindanoa eta susimeroak barne. Glifosatoa da gure ibai arroetan horietan gehien topatu den plagizida. Ekologistak Martxanek nabarmendu bezala, herbizida toxikoaren erabilera maila altuaren ondorioz eman da datu hori. “Euskal Herrian lindanoa dela eta, arazo historiko bat dago: Barakaldon, esaterako, lindanoa produzitzen zuten fabrikak zeuden 90. hamarkadan. Ekoizteari utzi bazioten ere, hondakinen inguruko zabortegietara, leizeetara edo eraikuntza prozesuan zeuden errepideetara bota zituzten. Kudeaketa txarraren ondorioz agertu da orain substantzia hau EAEko uretan”, dio talde ekologistak.

Ebro ibarrean datuak ez dira hobeak: 2016 eginiko azterketak zehazten duenez, 37 substantziatik 21 inguru horietan aurki daitezke; 16 endrokinoak dira. Gainera, hainbat substantzia legez kanpokoak izan daitezkeela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Ikerketa 10 Konfederazio Hidrografikoetako Uren Kalitatearen Bigilantzia Programetako datu ofizialetan oinarrituta dago. Ekologistak Martxan taldeak nabarmendu ditu euskal lurraldeei dagozkien datuak, eta gainontzeko lurraldeekin alderatuz gero, datuok pozik egoteko arrazoi gutxi ematen dituztela adierazi dute.  

Estatu mailan, nekazaritza jarduera intentsiboko ibaietan antzeman dituzte substantzia gehien. Jucar ibaiean antzeman dituzte daturik okerrenak, besteak beste, ekoizpen jarduera handia duelako bere ibarrean. Plagizida ohikoenak intsektizidak izan ohi dira, %45 inguru. Herbizidek %40 osatzen dute. Espainia da plagizida gehien erabiltzen dituen herrialdea: batez beste, merkatuan daude produktuetan 400 eta 500 substantzia aktibo daude une honetan eta euren kontsumoa 78.818 tonatakoa izan zen 2014an El Saltok jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ibaiak
Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


2023-02-12 | Estitxu Eizagirre
“Ta argiya iñ zan” emanaldia
Energiaren dilemak Urumea ibai barrutik

Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude