Euskal Herriko Gazte Orkestrako 85 kideak neguko denboraldia prestatzen ari dira egunotan, Eibarko Hezkuntza Esparruan. Hiru astez bilduko dira bertan, hamar irakasleren laguntzarekin. Kontzertuekin, berriz, urtarrilean hasiko dira. 2an Gasteizko Principal Antzokia bisitatuko dute, 3an Bilboko Euskalduna eta 4an Donostiako Kursaala. Zinemako musika landuko dute kontzertuetan.