'Jauzia': euskal gatazka armatuan laguntza eskaini duten frantziarrei buruzko dokumentala

  • Ibai Agirrebarrena baionarraren egitasmoa da erreportajea. Euskal Herriko gatazkaren parte izan diren hainbat pertsona elkarrizketatuko ditu Jauzia izeneko lanean. Dagoeneko martxan dago ekimena finantzatzen laguntzeko crowdfundinga, Arnasa Luzea plataforman.


2015eko martxoaren 03an - 08:50
Azken eguneraketa: 2015-03-04 13:48:30
Agirrebarrenak egingo duen Jauzia erreportajea ekonomikoki lagundu daiteke dagoeneko sarean.

Jauzia erreportajean, 1980ko eta 1990ko hamarkadetan Euskal Herriko gatazkaren parte izan diren nazionalitate frantziarreko pertsonak elkarrizketatuko ditu kazetariak.

Politikatik edo gatazkatik kanpo bizi izan ziren “pertsona arrunten” testigantzak bilduko dira, azkenean, modu batera ala bestera, Euskal Herriko gatazkan parte hartu dutenenak.

4.800 euro behar dituztela kalkulatu dute Jauzia proiektua gauzatzeko eta dagoeneko ekarpenak jasotzen hasi da egitasmoa. Kopuru hori lortzen ez badu ere erreportajea egingo duela adierazi dio Ibai Agirrebarrenak Berria egunkariari eskaini dion elkarrizketa batean.

Arnasa Luzea plataforma Zuzeuren babesean sortu dute. Ohiko kazetaritzaz haragoko euskarazko lanak laguntzeko asmoarekin sortu da eta crowdfundigaren bidez kazetarien lana finantzatzen lagunduko du. Kazetari eta komunikatzaileei euren lana egiten laguntzea da plataforma honen helburua.

Proiektuaren aurrerapen bideoa ere jarri dute sarean:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2024-02-28 | ARGIA
Hedabideetako langileek elkarretaratzeak egin dituzte, Gonzalezen askatasuna eskatzeko

Euskal Herriko komunikabide eta kazetari ugarik, tartean ARGIAk, Pablo Gonzalezen egoera salatu eta haren askatasuna eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude